Etxean jokatu arren, Eusebiorenak ez dira gai izan Malagari aurrea hartzeko. Markagailuan aurrea hartu ezinean ibili dira, nahiz eta hasiera txarra ez izan. Oiartzabalek aukera bikaina izan du partdaren hamargarren minutuan, aurkariaren ate aurrean bakarrik geratu denean. Baina haren burukoak ez du saririk izan.
Egoera nabarmen okertu da bisitarien aldeko penaltia adierazi duenean. Ez du aukera galdu Borja Bastonek, eta markagailuan aurrea hartu dute.Hortik aurrera arazorik gabe eta lasai ederrean ibili dira Malagakoak.
Atsedenaldiak mesede egin die etxekoei, eta indarrez zelairatu dira bigarren zatian. Berdinketa ere gertu izan dute, baina William Joseren jaurtiketa ez da atera heldu. Ordea, hark egin du bigarren gola ahalbidetu duen penaltia ere. Hortik aurrera partidari buelta eman ezinean ibili dira txuri-urdinak, eta halaxe amaitu dute partida ere.