Etzi izango da lehen aldiz emakumezkoen Euskadiko Traineru Txapelketa, eta Lekeition (Bizkaia) jokatuko dute, eguerdiko hamabietatik aurrera.
Lau traineru ariko dira: Hondarribia, Tolosaldea, Zumaia-Getaria eta Arkote. Lehen hirurak Gipuzkoakoak, Arkote Bizkaikoa.
Hain justu, lehengo astean jokatu zuten aurrenekoz Gipuzkoako Traineru Txapelketa emakumeek, Donostian. Hondarribia, Tolosaldea eta Zumaia-Getaria lehiatu ziren, eta azken honek irabazi zuen; Hondarribia izan zen bigarren, segundo batera.
Baliteke Kontxako Bandera ere jokatzea aurten, Donostian.
Arraunka
Etzi jokatuko dute lehen aldiz emakumezkoen Euskadiko Traineru Txapelketa
Lekeition izango da, eta Hondarribia, Tolosaldea, Zumaia-Getaria eta Arkote ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu