Kirola

Eukal Herria ordezkatuz lehiaketa ofizialetan parte hartu nahi dutela aldarrikatu dute 80 bat kirolarik

Abenduaren 29an Bilbon =iEuskal Herria: Nazio bat, selekzio bat=i lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei. Eragile politiko eta kirol federazioei, berriz, Euskal Herriko selekzio ofizialak lortzeko bidean "lan indarrak areagotzeko" galdegin diete.

2007ko abenduaren 17a
18:44
Entzun
Euskal Herria nazioa dela, eta kirol txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatuz parte hartu nahi dutela aldarrikatzeko agerraldia egin dute gaur arratsaldean Donostian 80 bat kirolarik. Mikel Aranburu Realdeko futbol jokalariak, Angela Vilariño auto gidariak eta Ellande Alfaro pilotariak egin dituzte bozeramaile lanak.

Hain zuzen ere, Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute lehenik eta behin, eta, ondorioz, nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea duela. "Euskal kirolariok naizoarten era ofizialean Euskal Herria ordezkatzeko aukera aldarrikatzen dugu", irakurri du euskaraz Aranburuk beste guztien izenean. Helburu hori lortzea ez dagola guztiz beren esku onartu arren, norabide horretan eurek eman ditzaketen urratsdenak emateko gertu agertu dira kirolari horiek.

Euskal Herriko eraigle politiko eta kirol federazioei, Frantzia eta Espainiakoei eta gizarteari eskaera bana egin diete. Euskal Herriko eragile politiko eta kirol federazioei txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea bermatu arte "lan-indarrak" areagotzeko deia egin diete, eta Euskal Herriko kirolari guztiak batuko dituzten federazioak behar dituztela adierazi. Frantziko eta Espainiako eragile eta federazioei, berriz, Euskal Herriko selekzioen kontrako jarrerak albo batera uzteko eta Euskal Herriak nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea duela errespetatzeko. Azkenik, herritarrei dei egin diete abenduaren 29an Bilbon Euskal Herria: Nazio bat, selekzio bat lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko. Euskal Herria-Katalunia futbol partida jokatuko dela-eta, ESAITek antolatu du manifestazio hori.

Kirolariak

Honakoak dira agerraldian parte hartu duten kirolarietako batzuk:

Futbola. Mikel Aranburu, Mikel Labaka, Gaizka Garitano, Jon Ansotegi, Aritz Aduriz, Igor Gabilondo, Ustaritz Aldekoaotalora, Ander Alaña, Mikel Etxabe, Xabier Eizagirre, Jon Altuna, Markel Robles, Eneko Romo.

Txirrindularitza. Arantzazu Azpiroz, Leire Olaberria, Mikel Astarloza, Haimar Zubeldia, Iñigo Chaurreau, Unai Etxebarria.

Pilota. Aratz Mendizabal, Kepa Peñagarikano, Ellande Alfaro.

Triatloia. Ainhoa Murua, Itsaso Leunda.

Herri kirolak. Aimar Irigoien, Iñaki Perurena, Andoni Goikoetxea.

Arrauna. Zumaia eta Urdaibai arraun taldeak, Jose Luis Korta, Juan Mari Etxabe, Iñaki Errasti, Jon Salsamendi, Izortz Zabala.

Eskubaloia. Ane Karrere, Amaia Ramirez.

Igeriketa. Sara Carracelas, Ivan Agirre.

Atletismoa. Iban Maiza, Asier Cuevas.

Bela. Amaiur Alfaro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.