Euroligako aste honetako jokalaririk onena, Batum
SASKIBALOIA. Nicolas Batum Nancy taldeko frantziarra izan da aste honetan Euroligako jokalaririk onena. Bizkaia Bilbo Basketen aurka jokatu zuen Nancyk herenegun, eta 26 puntu lortu zituen —36 puntuko balorazioa—. Jaurtiketa libreetan hamabitik 11 asmatu zituen, zazpi errebote hartu zituen, eta zortzi asistentzia eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu