futbola

Europako Ligako finaleko sarrerak, 19 eta 120 euro artean

Athleticek 7.650 sarrera ditu eskura, eta gehienek 36 euroko prezioa dute. Zozketan parte hartu zutenen artean 15.435etik 23.084ra arteko zenbakia dutenek erosi ahal izango dute sarrera, aste honetan. Partida maiatzaren 9an izango da, Bukaresten, Atletico Madrilen aurka.

2012ko maiatzaren 1a
19:35
Entzun

Athleticek maiatzaren 9an Atletico Madrilen aurka jokatuko duen Europako Ligako finaleko sarrerek 19 eta 120 euro arteko prezioa izango dutela jakinarazi du gaur Athleticek. Guztira 7.650 sarrera ditu eskura.

120 euroko 334 sarrera jarriko ditu salgai, 1.269 sarrera 60 eurotan, 3.584 sarrera 36 eurotan eta 2.324 txartel 25 eurotan. Horiez gain, "ikusmena mugatuta" duten 139 eserleku bere eskura ditu Athleticek. Horien artean, 38 sarrera 48 eurotan salduko ditu, 28 leku 29 eurotan eta beste 73 sarrera 19 eurotan.

Igandean egin zuten sarreren zozketa, eta 15.435etik 23.084ra arteko zenbakia dutenek erosi ahal izango dute sarrera, biak barne. Ostegunetik igandera arte jasoko dituzte sarrerak bazkideek.

Gainera, Athleticek gaur jakinarazi du estadioko ateak partida hasi baino hiru ordu lehenago zabalduko dituztela, eta hirigunetik futbol zelaira joateko doako zerbitzua izango dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.