FUTBOLA

Europako postuak puntu bakarrera ditu Realak, Mallorcari irabazita

3-0 irabazi du, Castro, Vela eta Ifranen golei esker. Seigarren partidaz jarraian, donostiarrek hamarren aurka jokatuta amaitu dute lehia.

2013ko otsailaren 4a
11:01
Entzun

Realaren bolada onak ez zuen etenik izan atzo gauean, eta beste garaipen bat eskuratu zuen Anoetan. 3-0 gailendu zitzaion Mallorcari, eta zortzigarren postuan dago. Puntu bakarrera du datorren denboraldian Europa Ligan jokatzeko aukera ematen duen seigarren postua, eta hirura Txapeldunen Ligan jokatzeko laugarren postua.

Partida baldintzatu zuen Marquezen txartel gorriak. Mallorcako jokalariak lehen zatiko 29. minuturako ikusi zuen bigarren txartel horia, eta hamarren aurka jokatu zuen Realak ordubetez. Partida goitik behera kontrolatu zuen Realak, eta bigarren zatian heldu ziren golak.

55. minutuan apurtu zuten berdinketa donostiarrek, Chory Castroren gol baten bidez. Hortik aurrera, errazago jokatu zuen etxeko taldeak. Velak egin zuen bigarrena 70. minutuan, Ruben Pardoren pase eder bati etekina atereaz. Gainera, 80. minutuan Ifran zelairatu zen Castroren ordez, eta hark ere egin zuen gola; hirugarrena, 88. minutuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.