Europako Txapelketa gaurtik igandera Helsinkin
ATLETISMOA. Hilabete barru Londresen ariko diren atleta asko lehiatuko dira gaurtik igandera Helsinkin, Europako Txapelketan. Bi euskal atleta ariko dira: Naroa Agirre, pertikan; eta Alazne Furundarena, 4x100 txandakakoan. Agirrek bihar du sailkatze saioa, eta, aurrera eginez gero, larunbatean ariko litzateke finalean. Furundarenak larunbatean du sailkatze saioa, eta igandean finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu