Mutil kadeteen Euskadi futbol selekzioa Brasil, Australia, Japonia, Hego Korea eta Timorren kontra ariko da hilaren 25etik 29ra bitartean Mokpon (Hego Korea), hango nazioarteko txapelketa jokatzeko gonbidapena jasota. Frankismoaz geroztik, lehen aldia da Euskadik futbolean halako torneo bat jokatzeko deia jaso duena.
Athletic, Reala, Alaves eta Antiguoko (Donostia) taldeetako jokalariek osatuko dute selekzioa. Jose Alvarez izango da hautatzailea.
Hilaren 22an joango dira alde hartara, 30ean itzultzeko.
Kirola
Euskadi futbol selekzioa lehen aldiz ariko da nazioarteko txapelketa batean, kadeteetakoa
Gonbidapena jaso du eta Hego Korean ariko da hilaren 25etik 29ra artean. Besteak beste, Brasilen kontra jokatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu