Uda bukaeran edo udazkenean jokatuko du bere lehen partida Euskadiko tenis selekzioak, Txinakoaren kontra. Teniseko Euskal Federazioa eta Txinakoa lagunarteko partida hori egiteko harremanetan daude.
Txinako jokalarikak Yu Wang, Xin-Yuan eta Ben Qiang izango dira, besteak beste, eta Euskal selekziokoak Gorka Fraile, Arkaitz Manzarbeitia, Borja Martinez, Oscar Viana eta Miguel Olaso. Teniseko Euskal Federazioak azaldu duenez, Alberto Berasategik ere jokatzeko gogoa du.
Tenisa
Euskadiko tenis selekzioak Txinakoaren kontra jokatuko du lehen partida
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu