Euskal derbia jokatuko da gaur Hondartza kiroldegian
SASKIBALOIA. Hondarribia-Irun eta Obenasa elkarren aurka ariko dira gaur Hondartza kiroldegian, Espainiako Ohorezko Mailako 18. jardunaldian (20:00). Joan den asteburuan galduta, sailkapenaren zuloan daude biak, lau garaipen eta hamahiru porrotekin, eta arnasa hartuko du gaurko garaileak. Lehen itzulian Hondarribia-Irunek irabazi zuen, 61-64.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu