Selekzioa

Euskal Herriko elastikoarekin aritzeko ez da arazorik izan Beteranoen Europako Atletismo Txapelketan

Antolatzaileen arabera, Euskal Herriko elastikoa jantzi duten atletak normaltasun osoz lehiatu dira. Gaur hasi eta igandera bitarte jokatuko dira probak, Donostian eta Errenterian. Bideoa: gaurko irudiak (Irutxuloko Hitza). [YouTube]http://youtu.be/YBcm_V2PFSY[/YouTube]

jon eskudero
2013ko martxoaren 19a
20:11
Entzun

Euskal Herriko elastikoarekin parte hartzen ari diren euskal atletek ez dute inongo oztoporik izan Beteranoen Europako Atletismo Txapelketan. Halaxe baieztu du Mikel Odriozolak, Gipuzkoako Atletismo Federazioko lehendakari eta txapelketako antolatzaileetako batek. Euskal Herriko elastikoa soinean daraman atleta kaleratu egingo zutela adierazi zuen Europako Federazioak hasiera batean. Hortaz, ezinegona zen nagusi hainbat atleten artean. Ordea, momentuz arazorik ez dela izan adierazi dute antolatzaileek.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak atzo egin zuten txapelketarako propio diseinaturiko elastikoaren aurkezpena. Euskal atleta guztiak gonbidatu zituzten, eta 30 inguru azaldu ziren —doan jaso zituzten elastikoak—. Atleta guztiei garbi utzi zieten hasieratik kaleratu egingo dituztela Euskal Herriko elastikoarekin lehiatuz gero. Izan ere, araudiak zera dio, atleta bakoitzak izena emanda dagoen selekzioaren arroparekin lehiatu beharko duela. Alegia, Ipar Euskal Herriko ordezkariek Frantziako elastikoa jantzi beharko dute, eta Hego Euskal Herrikoek, Espainiako selekzioarena. Hori jakin arren, euskal atleta batzuk Euskal Herriko elastikoarekin plazaratu dira, eta guztia normaltasun osoz joan da. Ikusi egin beharko da datozen egunetan nolako jarrera hartzen duten epaileek.

Txapelketari erreferentzia eginez, euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du ESAITek —euskal selekzioen aldeko iritzi taldeak—. Atleta bakoitzak "nahi duen eta sentitzen duen" elastikoarekin lehiatzeko eskubidea duela adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.