Irudia.Donostia
EUSKAL HERRIKO ITZULIA, ATE-JOKA
Atzo aurkeztu zuten, Donostian, Euskal Herriko 51. Itzulia. Urtero legez, parte hartze bikaina izango da. Datorren astelehenetik larunbatera Zumarragatik Zallara lehian ariko diren txirrindularien zerrenda ikusi besterik ez dago: Chris Horner (iazko irabazlea), Andreas Kloeden, Levi Leipheimer, Ivan Basso, Samuel Sanchez, Robert Gesink, Joaquin Rodriguez, Schleck anaiak, Tony Martin, Damiano Cunego, Danilo di Luca... eta, haiekin batera, hemezortzi euskal txirrindulari. Atzoko ekitaldian, halaber, 2012ko itzuliaren lehen xehetasunak eman zituzten. Hala, Gueñestik abiatuko da, eta Oñatin amaitu. Argazkian, itzuliaren antolatzaileak eta laguntzaileak, atzo, aurkezpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu