Hurrengo urtean aspaldiko partez Ibardinen bukatuko da Euskal Herriko Itzuliko etapa bat. 1994an heldu ziren azkeneko aldiz Ibardinera; Davide Cassanik irabazi zuen, eta ondoren Tony Rominger iritsi zen. Sei kilometroko igoera da, eta garai batean klasikoa itzulian. Apirilaren 4an izango da etapa hori, hain zuzen.
Etapak
1. Gueñes-Gueñes, apirilak 2.
2. Gueñes-Gasteiz, apirilak 3.
3. Gasteiz-Ibardin, apirilak 4.
4. Bera-Arrate, apirilak 5.
5. Eibar-Oñati, apirilak 6.
6. Oñati-Oñati, apirilak 7. Erlojupekoa.
52. Euskal Herriko Itzulia izango da hurrengo urtekoa.