Euskal Herriko Kopako bi finalerdiak gaur
KOPA. Laudion (Araba) eta Beasainen (Gipuzkoa) jokatuko dira gaur Euskal Herriko Emakumezkoen Kopako bi finalerdiak. Athletic eta Abanto ariko dira Laudion (18:30), eta Reala eta Lagunak Beasainen (20:00). Athletic eta Lagunak izan ziren herenegun finalerdietara sailkatzen azkenak. Athleticek Añorga hartu zuen mendean (13-0), eta Lagunak-ek Gasteizko Aurrera (1-2).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu