Abesbatza hainbateko hogei lagun bildu ziren bart gauean, Bilbon, Txanton piperri abestiaren bertsio berria grabatzeko, Euskal Herriko selekzioaren ereserki izan dadin. Kanta hori izango da Euskal Herriko futbol selekzioaren ereserkia larunbateko partidan —Donostia, Anoeta estadioa, 16:30—.
Kanta berriz grabatu behar izan dute hitzetan moldaketa bat egin ahal izateko; semeak hitzaren ordez seme-alabak erabili dute. Izan ere, abestiaren jatorrizko bertsioak honela dio: "Euskal herriko semeak gera zor dioguna bizia. Beraren alde emango degu zainetako odol guztia. Bere lege ta hizkuntza ederrari diogu maitasun guztia. Hil arte oihu egingo degu bizi bedi Euskalherria".
Euskal Herriko futbol selekzioaren aurrerantzeko partida guztietan ere Txaton piperri abestia ereserki gisa erabiltzea da asmoa.