ESAITek eta SAM Mauleko kirol elkarteak (Sport Athletique Mauleonais) antolatuta, Euskal Herriko zikloturista itzulia korrituko da lehen aldiz aurten -uztailaren 5ean, igandearekin-, Iratiko I. Tourra izenekoa. Gaur egin dute aurkezpena, eta euskal talde zikloturista eta zale guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Mauletik Maulera izango da proba, eta bi ibilbide izango ditu: 64 kilometrokoa eta 120koa. "Ibilbide laburra ez da gogorra, eta Oskaxe mendatea igoko da. Luzea, aldiz, gogorragoa da, eta Bagargi mendatea (kronometratua), Burdinkurutzeta (atzeko aldetik) eta Oskaxe igoko dira", antolatzaileek esan dutenez.
Lasterketak ia Zuberoa osoa zeharkatuko du, eta Nafarroa Beherearen zati batean ere ibiliko dira. "Ibilbideak Iratiko paraje ikusgarriak ikusteko aukera ematen du, baita lasai ibiltzeko aukera ere, oso trafiko gutxi izaten baita".
Parte hartzeko izena uztailaren 3a baino lehen emanez gero, hamabost euro ordaindu beharko dira; egunean bertan, 25.
txirrindularitza
Euskal Herriko zikloturista itzulia korrituko dute lehen aldiz
Uztailaren 5ean izango da Iratiko I. Tourra, Maulen hasi eta bertan bukatzeko. ESAITek eta Zuberoako hiriburuko kirol elkarteak antolatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu