Euskal selekzioa, munduko txapeldun
KAYAK SURFA. Euskal selekzioak Ipar Karolinako kostaldean (AEB) jokatzen ari diren Kayak-surf Munduko Txapelketetako taldekako proba irabazi zuen atzo, finalean Ingalaterra eta AEBak mendean hartu ondoren. Jokatutako hamasei txandetatik zortzitan nagusitu ziren euskal selekzioko partaideak. Txapel horrekin 2007an Bakion eta Mundakan lortutako titulua berreskuratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu