futbola

Euskal Selekzioa-Tunisiarako sarrerak ostiraletik aurrera erosi ahal izango dira

Hilaren 28an jokatuko dute gabonetako lagunarteko partida, Bilbon.

2011ko abenduaren 12a
15:11
Entzun

Iragarrita zegoen bezala, Tunisia izango da aurten gizonezkoen Euskal Selekzioaren aurkaria gabonetako lagunarteko partidan, eta sarrerak ostiral honetatik aurrera erosi ahal izango dira BBKren kutxazainetan eta Gipuzkoako eta Arabako federazioetan, hilaren 25era artean.

Hilaren 28an izango da partida, 20:45ean, Bilboko San Mames estadioan, eta 26tik aitzina hango txarteldegietan egongo dira sarrerak salgai —10:30-13:00, 17:30-20:00—.

Jose Mari Amorrortu hautatzaile berriak abenduaren 22an emango du deialdia.

EAEko Federazioak partidaren egunean bertan urrezko intsignia emango dio Eduardo Iturralde Gonzalez epaileari. Honek denboraldi honen bukaeran utziko dio epaile profesional izateari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.