Euskal Futbol Federazioak gaur eman du selekzioak urtero Gabonetan jokatu ohi duen partidaren berri. Aurten, Peruko selekzioa izango du aurrean, eta abenduaren 28an izango da partida.
San Mames Barrian lehiatuko dira bi taldeak; hala, zelai horretan estreinako partida izango du euskal selekzioak. Gainera, Bilbora itzuliko da euskal konbinatua, iazkoa Donostiako Anoeta estadioan jokatu ostean. Orduko hartan, Bolivia izan zuen aurrean, eta 6-1 nagusitu ziren etxekoak.