Futbola

Euskal talde guztiek etxetik kanpo ekingo diote Kopari

Racing-Athletic, Valladolid-Reala, Gimnastic-Alaves, Sporting-Eibar eta Granada-Osasuna dira Espainiako Kopako final-hamaseirenetako euskal taldeen kanporaketak. Azaroaren 30ean jokatuko dituzte joaneko partidak, eta abenduaren 21ean itzulikoak.

jarraia127735.jpg
unai zubeldia
2016ko urriaren 14a
12:59
Entzun

Balekoa den edo ez, zalantza hori izaten da beti Espainiako Kopako zozketaren egunean. Beti izaten dira aurkari samurxeagoak eta gogorxeagoak zain, baina bost euskal taldeek, behintzat, etxean jokatuko dute final-hamaseirenetako itzuliko partida. Gehigarri txiki bat ematen du horrek beti. Racing-Athletic, Valladolid-Reala, Gimnastic-Alaves, Sporting-Eibar eta Granada-Osasuna, horiek dira Lehen Mailako bost euskal taldeen kanporaketak. Azaroaren 30ean jokatuko dituzte joaneko partidak, eta abenduaren 21ean itzulikoak.

Europa ligan lehian ari denez, Bigarren B Mailako aurkaria zegokion Athletici, eta derbi txiki baten itxura izango du Racingen aurkakoak, lehia handia dagoelako Santanderreko taldearen eta Bilbokoaren artean. Lehen eta Bigarren Mailako aurkariak zeuzkaten zain gainerako lau taldeek, eta Lehen Mailakoak izango dituzte parean Eibarrek —Sporting— eta Osasunak —Granada—, eta Bigarren Mailakoak Realak —Valladolid— eta Alavesek —Gimnastic—. Aurreko kanporaketan ezinean gelditu ziren gainerako euskal taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.