Euskal taldeak kinka larrian iritsi dira derbira
SASKIBALOIA. Obenasak eta Hondarribia-Irunek ligako lehen euskal derbia jokatuko dute gaur, Iruñeko Arrosadia pabiloian (19:00). Etxekoek partida bakarra irabazi dute; hondarribiarrek, berriz, jokaturiko laurak galdu dituzte. Txingudik min harturiko jokalari asko ditu, eta Obenasan Hondarribian aritutako lau jokalari daude: Burgin, Dapo, Rad eta Garcia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu