ESAIT

Euskal zikloturistentzat 'ESAIT saria' aurkeztu dute

Euskal zikloturistentzat 'ESAIT saria' Euskal Herrian antolatuta dauden bost probek eta ESAITek urtero antolatzen duen Tourmaletera igoerak osatzen dute. Halere saria da azpimarragarriena, izan ere lehen postuan bukatzen duten gizon eta emakumeak Italiako Giro Della Dolomiti proban Euskal Herriaren izenean parte hartu ahal izango baitute.

2004ko ekainaren 3a
16:17
Entzun
ESAIT saria bere lurraldean federatuta dauden txirrindularientzat zuzenduta dago. Izen ematen duten txirrindulariek ESAITen egutegian azaltzen diren txalenge proba desberdinetan puntuazio bat lortuko dute. Hala puntu gehien batzen ditzuten gizon eta emakumeak Euskal Selekzioaren izenean eta gastu guztiak ordainduta dituztela Italiako Giro della Dolomiti proban parte hartu ahal izango dute.

Izen-emate orriak federazioetan, zikloturista elkarteetan eta probetako izen-emate mahaietan egongo dira. Honetaz gain telefonoz ere izen eman daiteke: 943491626 eta 656711275 telefonoetan.

ESAITen webgunea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.