Haimar Zubeldia, Samuel Sanchez, Mikel Astarloza, Ruben Perez, Gorka Verdugo, Iñaki Isasi, Egoi Martinez, Amets Txurruka eta Juanjo Oroz izango dira Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak aurtengo Frantziako Tourrean, taldeak gaur jakinarazi duenez.
Uztailaren 5ean hasiko da Tourra -95. edizioa-, Bresten (Frantzia), eta hil bereko 27an emango diote bukaera, Parisen.
Zortzigarren aldiz ariko da Euskaltel Frantziako itzulian. "Iazkoa hobetu nahi dugu", adierazi du Miguel Madariaga Fundazioko arduradunak. "Joan den urtean oso Tour ona egin genuen, talde borrokalariaren irudia emanda". Aurten "gauzak ondo" egiten ari direla uste du.
Txirrindularitza
Euskaltel-Euskadik erabaki du Tourreko taldea
Zubeldia, Sanchez, Astarloza, Perez, Verdugo, Isasi, Martinez, Txurruka eta Oroz joango dira. Uztailaren 5ean hasiko da Frantziako itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu