UCIk, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak, atzo eman zituen datorren urtean World Tourrean ariko diren lehen hamabost taldeen izenak, eta Euskaltel-Euskadik itxaron egin beharko du oraindik. 2010 eta 2011 bitartean talde bakoitzeko txirrindulariek izan dituzten emaitzen arabera egin ohi dute hautaketa. Gainerako hiru taldeak beste irizpide batzuen arabera aukeratzen dira; maila ekonomikoa da kontuan hartzen den irizpide horietako bat, baina irizpide garrantzitsuak izan ohi dira babesleak, taldearen urteko aurrekontua eta bankuek taldeei ematen dien bermea ere. Talde euskaldunak aukera zabala du aukeratutako hiru horien artean egoteko, joan den urtean2012rako lizentzia sinatu baitzuen UCIrekin. Ag2r, Geox, FDJ eta Europcar dira Euskaltelekin lehiatuko diren beste lau taldeak.
Datorren urtean honako hamabost talde hauek arika dira UCI World Tourrean: Astana, BMC, Garmin-Cervelo, GreenEdge, Katuxa, Lampre, Liquigas, Lotto, Movistar, Omega Pharma-Quick Step, Rabobank, RadioShack, Saxo Bank, Sky eta Vacansoleil. Beste hiru taldeen izenak datorren astean jakinaraziko dituzte, azaroaren 1ean.
Euskaltelek ez du ziurtatu oraindik 2012an World Tourrean parte hartzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu