Txirrindularitza/Espainiako Vuelta

Euskalteleko Samuel Sanchezek irabazi du gaurko etapa

Euskaltel-Euskadi taldeko Samuel Sanchez izan da garaile Espainiako Vueltako gaurko etapan. Lau ordu, hiru minutu eta 40 segundotan egin ditu Guadalajaratik Cuencarako 180 kilometroak. Faboritoen taldean iritsi da azken kilometroetara, eta, gainera, ihes egiten saiatzeko kemena izan du. Azkenean, esprinean erabaki da, Sanchezen alde.

2006ko irailaren 8a
17:41
Entzun
Sanchez Euskalteleko txirrindulari espainiarrak helmugarako zazpi bat kilometro falta zirela saiatu da ihes egiten, eta azken metroetara 10 bat segundoko abantailarekin iritsi da. Azkenean, ordea, esprinean amaitu da etapa, baina, hala eta guztiz, lehendabizikoa izatea lortu du Sanchezek. Thor Hushovd norvegiarra izan da bigarren, eta Alejandro Valverde espainiarra, liderra, hirugarren. Esprinean, Sanchezen denbora berean sartu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.