San Mames Barria S.L.k beste bazkide bat izango du laster: Eusko Jaurlaritza. Orain arte berak jarritako baldintza beteko duela uste baitu: estadio berriak "erabilera publikoa" ere izatea. Goi Errendimenduko Gunea nahiko luke han. 5.434 metro kuadro ahalbidetuko dituzte erabilera publikorako.
Gaur elkarteko beste bazkide Athletic, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBKrekin batu da, eta hor hartu du proiektuan parte hartzeko erabakia, haiekin gauzak adostu ostean. Bihar emango ditu xehetasunak Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak.
Egitasmoak 157 milioi euroko aurrekontua dauka, eta Jaurlaritzak 55 milioi jarriko ditu. Aldundiak eta BBK-k ere 55na, Athleticek 42 eta Udalak 11. Jarriko den diruaren -218 milioi euro- eta aurrekontuaren artean 61 milioi euroko aldea da, baina kontuan hartu behar da Athleticek eta Aldundiak lurrak utzi dituztela estadioa egiteko.
San Mames estadio berriaren lanak apirilaren bukaeran edo maiatzaren hasieran hasiko dituztela iragarri zuen atzo Fernando Garcia Makua Athleticeko presidenteak eta, horretarako, Bilboko Udalari gaur eskatuko diotela obretako lizentzia.
Epeak beteko balira, 2012-2013 denboraldi hasierarako taldeak estadio berrian jokatuko lukeela uste du Makuak. Honen arabera, orduan lanen hiru laurden eginda leudeke, eta Athletic han jokatzeko moduan legoke. 53.000 eserleku egongo dira denera.
Estadio inguruko lanak, berriz, 2013-2014 sasoian amaituko lituzkete.
futBOLA
Eusko Jaurlaritza San Mames berriaren elkartean sartuko da
Estadioak "erabilera publikoa" ere izango duela adostu du San Mames Barria elkarteko beste bazkideekin. Jaurlaritzak 55 milioi euro jarriko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu