Hainbat xerpak eta mendizalek bertan behera utzi dute Everestera gaur egitekoak ziren igoera, iragan ostiralean hamahiru xerpa hil zirela-eta protesta egiteko. Gidari lanak egiten dituztenen arriskuak eta jasotzen duten soldata eskasa salatu nahi dute horrela.
AFP berri agentziaren arabera, Everestera igotzeari uztea aztertzen ari dira xerpak. Ostiralean gertatu zen ezbeharra mendi horretan, hamahiru xerpa hilda. Elur-jausi batek harrapatu zituen, eta bederatzi onik atera zituzten.