FUTBOLA

Ez bosgarren, ezta seigarren ere

Vila-real gehiago izan da Realaren kontra (1-2), eta donostiarrek ez diote seigarren postuari eutsi.

Ansotegi, lurrean, Costa laguntzera doakiola. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2014ko maiatzaren 19a
08:06
Entzun

Realak nahi baino lehenako ekin beharko dio datorren sasoiari. Datorren denboraldian Europa Ligan aritzeko bi kanporaketa jokatuko dituzte donostiarrek, atzo Vila-realen kontra galdu eta haien mesedetan seigarren postua galduta.

Bosgarren postua eskura zuen Realak, Vila-reali irabazi eta Sevillak berdindu edo galduz gero. Gipuzkoarrak, baina, ahulduta iritsi dira liga amaierara, eta atzoko partidan ikusi zen hori. 25. minutuan Giok egin zuen lehen gola kanpokoentzat, berak bakarrik jokaldia egin eta baloia zutoinaren ondora jaurtita. Bigarren zatian, aldea handitu zuen Uchek 68. minutuan, eta erabakita utzi zuen partida. 90. minutuan egin zuen gola Realak, beranduegi markagailua iraultzeko.

Realak, beraz, bi kanporaketa gainditu beharko ditu Europa Ligan izan nahi badu. Uztailaren 31n eta abuztuaren 7an jokatuko du lehen kanporaketa, eta uztailaren 18an jakingo du zeinekin lehiatuko den.

Athletic, oporretan

Hutsean berdindu zuten, berriz, Athleticek eta Almeriak. Valverdek aldaketa ugari egin zituen hamaikakoan, eta aukera eman zien gazte ugariri. Tartean, Guillermo aritu zen aurrelari. Almeriak asko zuen jokoan, jaitsiera postuetatik urruntzea baitzuen helburu. Aukera handirik gabeko partida izan zen, eta Etxeitak min hartu eta Athletic hamar jokalarirekin aritzean iritsi ziren abaguneak.

Sailkapena:

1  Atletico Madril    90

2  Bartzelona         87

3  Real Madril        87

4  Athletic              70

5  Sevilla               63 

6  Vila-real            59 

7  Reala                59

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.