Pat McQuaid UCI Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasuneko presidenteak esan duenez, "ez da Contador auzirik izango". Beraz, ondoriozta daiteke Frantziako Tourreko aurtengo irabazleari UCIk ez diola zigorrik jarriko klenbuterol arrastoengatik positibo emateagatik. "Zortzi-hamar egun barru itxiko dugu gaia", adierazi du McQuaidek, gaur El Pais Espainiako egunkariak dioenez.
Uztailaren 21ean egindako analisian eman zuen positibo Contadorrek, Tourrean lider zela. Ganadua gizentzeko erabili ohi da klenbuterola, eta gizakietan baita kirol errendimendua hobetzeko ere, arnasketa errazten duelako. Txirrindulariak esan du xerra batek eragin zuela positiboa, ez beste ezerk. "Elikagai kutsaduragatik eman dut positibo", zioen ostegunean. "Akats nabarmena egin dute. Konponduko da, egia aurretik jarrita".
Nolanahi ere, aurkitutako klenbuterol kopurua oso txikia dela onartu du UCIk eta, horrenbestez, ikerketa sakona egin behar dela hura dopatu egin den edo ez ebazteko. Zehazki, 50 pikogramo klenbuterol antzeman dituzte ziklistaren gernuan (0,00000000005 gramo mililitro bakoitzeko). "Hori ez da ezer", ziklistak esan duenez. Dena den, ikerketa amaitu bitartean UCIk txirrindularitzatik kanpo utzi du, badaezpada.
Besteak beste, hiru Tour, Italiako Giro bat eta Espainiako Vuelta bat ditu irabaziak hark.
txirrindularitza
"Ez da 'Contador auzirik' izango", dio UCIk
Klenbuterol arrastoengatik Tourrean positibo emateagatik txirrindulariari ez diola zigorrik jarriko ondoriozta daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu