Roland Garros torneoko emakumezkoen bi finalerdietan zein tenislari arituko diren jakin zen atzo. Final-laurdenetako lau kanporaketak jokatu ziren, eta ho- rietan ez zen ezustekorik egon.Ez ziren izan partida gogorrak, luzeak. Bakarrak behar izan zituen hiru set; besteak bitan erabaki ziren. Finalerdietan, Justi- ne Henin azken txapelduna Jele- na Jankovicen kontra aritukoda lehian batean, eta besteanAna Ivanovicek eta Maria Sharapovak neurtuko dituzte inda- rrak.
Final-laurdenetako lehietan erakargarriena Heninek eta Serena Williamsek jokatu beharrekoa zen. Biak dira tenislari handiak. Biek torneo mordoa irabazi dute. Halere, une honetan, lur harrotuan, gehiago da Henin. Are gehiago Roland Garrosen: azkeneko bi ekitaldietan eta 2003an bera izan zen nagusi. Baina Williams tenislari bikaina da. Gainera, 2003an gertatutakoa gogoan zuen eta amorratuta zegoen. Orduan, Heninek finalerdietan kanporatu zuen, baina partida hark hautsak harrotu zituen.
Atzo, baina, amorratuta egonda ere, ezin Henin gainditu. Lehen seta borrokatua, polita izan zen, baina belgikarra ez zegoen amore emateko prest, eta 6-4 nagusitu zen. Bigarrengoan, berriz, estatubatuarraren hutsak baliatu zituen WTA zerrendako lehen sailkatuak, eta finalerdietan sartu zen. Partidak ordubete eta erdi eskas iraun zuen soilik.
Serbiako teniszaleak, berriz, pozik egoteko moduan daude. Bertako bi tenislarik finalerdietarako txartela lortu zuten. Batak, Jelena Jankovicek, sasoiko dagoela erakutsi zuen, Nicole Vaidisova 6-3 eta 7-5 gaindituta. Zerbaitegatik irabazi ditu denboraldi honetan Aucland, Charleston eta Erromako torneoak. Ana Ivanovicek apur bat gehiago sufritu zuen Svetlana Kuznetsova gainditzeko, baina merezita jokatuko ditu finalerdiak (6-0, 3-6 eta 6-1). Beharbada, berak eman zuen eguneko ezustekoa, bera zazpigarren zerrendaburua zelako, eta Kuznetsova, berriz, hirugarrena.
Laugarren finalerdian, Maria Sharapovak ez zuen gupidarik eduki eta aise irabazi zion Anna Txakvetadzeri (6-3 eta 6-4).
FEDERER ETA DAVIDENKO, ONDO. Gizonezkoetan, final-laurdenetako bi neurketa jokatu ziren. Batean, Roger Federer suitzarrak ondo irabazi zion Tommy Robredo kataluniarrari (7-5,1-6, 6-1 eta 6-2). Aurreneko seta parekatua izan zen, baina bigarrengoan kataluniarrak errepaso ederra eman zion suitzarri. Hurrengo bietan, aldiz, suitzarrak eman zion errepasoa. Beste partidan, Nikolai Davidenkok 7-5, 6-4 eta 6-4 irabazi zion Guillermo Cañasi. Gaur jokatuko dira falta diren bi partidak: Carlos Moya-Rafa Nadal, eta Novak Djokovic-Igor Andreev.
Ez da ezustekorik izan
Roland Garrosen emakumeen finalerdiak zehaztuta geratu dira; gizonetan, gaur jakingo da nor ariko diren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu