FUTBOLA

Ez da miraririk izan Sadarren

Osasunak berriro galdu du Real Madrilen aurka (0-2), eta Espainiako Kopatik kanpo geratu da. 

2014ko urtarrilaren 15a
23:18
Entzun

Ez da miraririk izan Sadarren, eta Osasuna Espainiako Kopatik kanpo geratu da, final-zortzirenetako itzulikoan Real Madrilek aurka 0-2 galdu ondoren. Bisitariek partida hasi eta hogei minutura utzi dute erabakita kanporaketa. Cristiano Ronaldok falta bat jaurti du, eta baloia ukabilez urrundu nahian, Andresi hanka azpitik egin dio ihes baloiak. Gol horrek ezinezkoa bilakatu du ia ezinezkoa zena. Izan ere, gol horrek lau gol sartzera behartzen zuen Osasuna —2-0 galdu zuten nafarrek joanekoan—. Di Mariak bigarren zatiaren hasieran sartutako golak errematea eman zion Iruñeko taldeari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.