Espanyol 2-0 Reala

Ez sentsaziorik, ez punturik

Realak 2-0 galdu du Bartzelonan Espanyolen aurka. Apenas sortu duen arriskurik, eta oso ahul agertu da atzean.

Victor Sanchez eta Sergio Canales lehian. TONI ALBIR / EFE
2014ko urriaren 5a
21:02
Entzun

Bi aurpegi azaldu ditu Realak sasoiko lehen partidetan. Real Madrilen eta Valentziaren aurka izandakoa, bat; Krasnodarren, Eibarren edo Sevillaren aurkakoa, bestea. Eta gaur bigarren hori izan dute txuri-urdinek Espanyolen aurka.

Ideia gutxirekin eta jarrera eskasarekin zelairatu da Reala Bartzelonan, eta merezimendu osoz nagusitu zaio Espanyol, partida hasiera-hasieratik amaieraraino. 7. minutuan egin du lehen gola Lucas Vazquezek, donostiarrek atzean eginiko akats baten ondorioz. Gol horrek ez du erreakziorik eragin gipuzkoarrengan, eta ez da Casillaren atera gerturatu.

Bigarren zati hasieran, bestela zelairatu da Reala, baina bultzada hori minutuek aurrera egin ahala joan zaio. Partida luzapenean zela, Montañesek hegaletik jokaldia egin, baloia erdiratu eta, bigarren zutoinean, erabakita utzi du partida Stuanik, gola sartuta.

Emaitza horrekin, 15. postuan dago Reala, zazpi jardunalditan bost puntu pilatuta. Getafe hartuko du etxean hurrengo jardunaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.