OSASUNA

Ezbeharra zelaian eta harmailan

Maila galdu du Osasunak, etxean Betisi irabazi arren. Hesi bat erori da Sadarren, eta 68 lagun zauritu dira.

68 lagun erori ziren zelaira, hesietako bat jausita. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2014ko maiatzaren 19a
12:00
Entzun

Ezin izan dio lehen mailari eutsi. Osasunak 2-1 irabazi zion atzo Betisi, baina jaisteko borrokan zeuden gainerako taldeen emaitzak ez ziren izan gorritxoek behar zituztenak.

Gogoz hasi zuen lehia Iruñeko taldeak, eta azkar hartu zuen aurre markagailuan. 12. minutuan, Oriol Riera bakarrik geratu zen atezainaren aurrean, eta hanka azpitik sartu zion gola.

Ospakizunean, Osasunak gola sartu zuen atearen atzeko hesi bat erori zen. Dozenaka lagun erori ziren zelaira, eta 68 zauritu ziren. Gehienak Sadarren bertan artatu zituzten, eta 11 erietxeratu. Ez daude larri.

Ordu erdiz egon zen jokoa geldirik. Berrekitean, Roberto Torresen jokaldi on bat baliatu zuen Acuñak bigarren gola egiteko. 14. minutua zen. Gainerako emaitzek, ordea, ez zuten laguntzen; Getafe 1-2 ari zen irabazten Rayo Vallecanoren kontra, eta Vallecasekoen gola behar zuten iruindarrek. Gol hori ez zen iritsi, ordea. Bai, ordea, Betisena, 70. minutuan.

Sailkapena:

15.  Granada   41

16.  Elx            40

17.  Almeria     40 

18.  Osasuna   39 

19.  Valladolid  36 

20.  Betis          25

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.