Ezkurdia erabat osatu da, eta Untoriaren aurka aritzeko moduan dago

2012ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Joseba Ezkurdiak jokatu egingo du etzi 2. Mailako buruz buruko finalerdia Alvaro Untoriaren kontra, Astelena pilotalekuan, Eibarren. Arbizukoa ezker hankako orkatilako arazoekin ibili da azkenaldian, baina atzoko pilota aukeraketan proba egin zuen, eta jokatzea erabaki zuen. Hala, Aspekoa eta Asegarcekoa etziko jaialdiko lehen partidan ariko dira, eta finalean Jon Jaunarena izango dute zain.Bost hilabete besterik ez da Ezkurdiak profesional mailako debuta egin zuela, eta jada lehen finala jokatuko du. Atzo Idoaterekin entrenatu zen ordu erdiz, eta fresko eta konfiantzaz ikusi ahal izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.