Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta izango dira faborito larunbatean, Oinatz Bengoetxea VI.a eta Alvaro Untoriaren aurka. Binakako txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen fardunaldiko irabazleen arteko partida izan arren, apustuek Aspekoen aldera egingo dute garbi: 100-70i. "Ezkurdiak eta Zabaletak irudi oso ona eman zuten, eta apustu zalea konbentzitu dute. Gainera ezin da ahaztu Zabaletak, aurretik, Labriten jokaturiko partida handiak", azalpena Labriteko harmailetan kamuflaturiko artekari batena, gaur goizean eginiko pilota aukeraketan. Jenderik ere ez da faltako gainera, sarrera salmenta oso erritmo onean doalako eta litekeena da pilotalekua betetzea.
Pilota aukeraketari dagokionez, Oinatz Bengoetxeak kexu txikia izan du, aurkarien pilotetako bat biziegia irudi zaiolako. Asegarceko bikoteak Asperen sortako bi pilota hautatu ditu.
Bengoetxea VI.a-Untoria: 105,9-105,2 eta 105,9 gramo.
Ezkurdia-Zabaleta: 103,7-106,4 eta 105,6 gramo.