Hasieran bi bikoteak nahikoa berdinduta aritu diren arren, 9-8tik aurrera, gorriak izan dira nabarmen nagusi eta 11-1eko partziala egitera heldu dira.
Defentsa ona egin dute Artolak eta Ibai Zabalak, eta 21-11 zihoazenean markagailua irauli behar zutela ere bazirudien, lau tanto jarraian egin baitituzte, bai erasoan asmatu dutelako, eta baita aurkarien hutsei esker ere.
Ordea, hurrun zituzten Ezkurdia eta Zabaleta, eta azkenean eurentzat izan da partida.