Final zortzirenetako azken partidarekin argitu dira Lau t'erdiko txapelketako final laurdenetako multzoak. Ezkurdia eta Arretxe II.a izan dira aurrez aurre azken partidan, eta Arbizuko aurrelariak lortu du txapelketan aurrera egitea.
Berdinduta joan da partidaren lehen erdia, besteak beste zazpina eta bederatzina berdinduta egon baitira. Erritmo biziko partida jokatu dute, eta apurka-apurka aldea zabaltzen hasi da Ezkurdia, markagailuan 13-14tik 13-17ra joanaz. Azkenean, 16. tantoan geratu da Arretxe II.a.
Hori horrela, A multzoan egongo dira Urrutikoetxea, Altuna, Victor eta Irribarria, eta B multzoan Olaizola, Bengoetxea, Retegi bi eta Ezkurdia. Lehen jardunaldian, aurrez aurre izango dira Urrutikoetxea eta Altuna III.a, Irribarria eta Victor, Olaizola eta Bengoetxea eta Retegi bi eta Ezkurdia.