Irabazten hasi da Mikel Urrutikoetxea, baina laster 3na berdindu dute biek eta hortik aurrera aurrea hartu dio Joseba Ezkurdiak.
Hamar tantoko aldea ateratzeraino heldu da Ezkurdia, baina apurka gerturatzen joan zaio Urrutikoetxea. Azkenenan, ordea, 17 eta 22ko markagailuarekin amaitu da paartida.
Gogorra egin zaio partida Ezkurdiari. "Sufritu egin dut. Baina merezi izan du. Lortu dugu".
Txapelketa bikaina jokatuta ondo irabazita du Ezkurdiak finala. Sasoi betean dauden bi pilotariren arteko lehia izango da bi aste barru jokatuko dena.