Ezkurdiak abenduan edo urtarrilean debutatuko du
ESKU-HUSKA. Joseba Ezkurdiak datorren abenduan edo urtarrilean egingo du profesional mailako debuta, Aspe enpresaren eskutik. Ezkurdiak 21 urte ditu, Arbizukoa da, eta aurrelari postuan jokatzen du. Haren dohain nagusiak bolea eta sakea dira. Afizionatuetan, jokatu dituen titulu gehienak eskuratu ditu. Besteak beste, Elgetako lau t'erdikoa edo Antiguako txapelketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu