Ezkurra eta Ion irabazle Galarretan, Urriza eta Lizasoren aurka (40-39)

San Fermin torneoko finalerdian ere elkarren aurka aritu ziren, eta Ezkurrak eta Ionek irabazi zuten 40-33

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 13a
00:00
Entzun
Askotan gertatzen da kitarako partidan aurretik irabazle izan zirenek galtzea, baina atzo Hernaniko Galarreta pilotalekuan ez zen halakorik gertatu. Ezkurrak eta Ionek, Urriza eta Lizasoren aurka jokatu zuten jaialdiko estelarrean, eta, estu-estu bada ere, Ezkurra eta Ion izan ziren nagusi, 40-39. San Fermin torneoko finalerdietako kitarako partida zen atzokoa. Ezkurrak eta Ionek 40-33 irabazi zuten orduan, eta atzo ere ez zuten barkatu.

Oso partida parekatua izan zen atzokoa. Datu bat nahikoa da parekotasun hori islatzeko: 23nakotik aurrera hamalau berdinketa izan ziren. Azkena, noski, 39nakoa izan zen, eta tentsioa goren-gorenean zegoenean, bi pareta eder batekin amaitu zuen partida Ezkurrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.