Boladaka jokatutako final ederra izan da. Ezkurrak eta Ionek izan dute alde aurrenekoa: hamar tanto lortu dituzte jarraian, eta ordu arteko oreka desorekatu (12-16tik 12-26ra pasatu dira). Zuloa hamabost tantokoa izatera iritsi da (14-29), baina hor, partida erabakita zirudienean suspertu dira Ezkurra II.a eta San Miguel. 12-1eko partziala lortu eta lau tantora hurbildu dira (26-30). Orduan azaldu da berriro Ezkurra, eta garaipena bideratuta utzi (27-36). Bideratuta bai, baina ez erabakita, aurkariek azken ahalegina egin baitute ihes egiten ari zitzaien garaipena lortu ahal izateko. Euren jokoa egiten hasi dira: San Miguelek sakearekin presioa sartu, eta Ezkurra II.ak aurrean errematatu. Hiru tantora hurbildu dira (35-38), baina hor geratu dira.
ERREMONTEA
Ezkurra-Ion, txapeldun
40-35 irabazi diete Ezkurra II.a-San Migueli binakako finalean, Galarretan. Doneztebeko aurrelari beteranoak hamabosgarren txapela du: 11 banaka eta lau binaka. Azpeitiko atzelariak, berriz, hirugarren txapela du, bigarrena jarraian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu