Futbola

Ezohiko derbirako prest dira Reala eta Athletic

Muniain deialdian sartu du Bielsak, min hartuta egon arren.

2011ko urriaren 1a
16:37
Entzun

Ezohiko derbia jokatuko dute bihar Realak eta Athleticek, eta bi taldeak prest dira jada. Gutxitan jokatu izan dute bi taldeek elkarren aurka eguerdian, baina bihar 12:00etan izango dira aurrez aurre Donostiako Anoeta estadioan. Athletic gaur iritsi da Donostiara eta gaua Gipuzkoako hiriburuan pasako du, biharko hitzorduaren zain. Marcelo Bielsak ez du berritasun egin deialdian, eta Ekiza izan da, zigortuta, kanpoan geratu den bakarra. Muniain min hartuta dago, baina deialdian sartu du azken orduan bere egoera zein den ikusteko.

Realak Bartzelonaren aurka berdindu zuen hamaikakoa zelairatuko du, eta ezin da baztertu Agirretxe izatea berriro aurrean beste taldekideen ikur nagusi. Horrela eginez gero, Griezmannekin, Zurutuzarekin, Marigarekin eta Prietorekin erasorako jarrerarekin zelairatuko da Realak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.