Eztabaida sortu zuten beste kasu batzuk

2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun

Stella Walsh

Atleta poloniarra

Urrea irabazi zuen Los Angelesko Jokoetan (1932). 100 metro12 segundoz azpitik egiten lehen emakumea izan zen. 1980an, tiroketa batean hil zen. Gizonezkoa zela ikusi zen autopsian. Ez zioten sekula sexu kontrolik egin.

Zdenka Koubkova

Atleta txekiarra

Munduko markaren jabea izan zen 800 metrokoan, baina ez zuen 1934an egin zitzaion azterketa ginekologikoa gainditu eta hermafroditismoa ilustratzeko medikuntza liburu batean erabili zuten gero bere kasua.

Dora Ratien

Atleta alemaniarra

Berlingo Jokoetan (1936), laugarren egin zuen altuera jauzian. Emakumezkoekin aritu zen, baina gizonezkoa zela aitortu zuen gerora, eta erregimen naziak behartu zuela emakumezko gisa aritzera, dominak lortzeko.

Ewa Klobukowska

Atleta poloniarra

Tokioko Jokoetan (1964) brontzea irabazi zuen 100 metrokoan eta urrea 4x100ekoan. Hiru mediku errusiarrek eta hiru hungariarrek DNA analisia egin zioten eta kromosoma bat gehiago zuelako erretiratzera behartu.

Heidi Krieger

Pisu jaurtitzaile alemaniarra

Europako txapeldun izan zen 1986an. Erretiroa 1990ean hartu zuen eta Alemania ekialdeko entrenatzaileek esteroideekein dopatu zutela salatu zuen. Emakumezko ezaugarri guztiak galduta, sexuz aldatu zen 1997an.

Mianne Bagger

Golf jokalari danimarkarra

Gizonezkoa zen biologikoki jaio zenean, baina sexua aldatzeko ebakuntza egin zioten 1995ean. 2003an emakumezkoen zirkuituan aritzeko baimena eskatu zuen eta eman egin zitzaion. Han aritu da geroztik lehiatzen.

Sarah Gronert

Tenislari alemaniarra

Emakumeen eta gizonezkoen sexu-organoekin jaio zen. Ebakuntza egin zioten duela hiru urte gizonezkoen organoak kentzeko. 22 urterekin, emakumezkoen WTA zirkuituan ari da, zirkuitukideen protesta artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.