Ezustean, Otsberg jarri da lider Suediako Rallyan
RALLYAK. Ez Sebastien Loeb frantziarra (Citroen) eta ez Mikko Hirvonen finlandiarra (Ford). Ezustean, Mads Otsberg norvegiarra (Ford) jarri zen atzo lider Suediako Rallyko lehen etapan. Munduko Txapelketako lehen proba da Suediakoa, eta ezustea handi samarra da, Otsberg pilotu pribatua delako —ez da talde ofizial bateko kidea—. Hirvonen dago bigarren, 14,8 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu