FRANTZIAKO TOURRA

Ezustean, Rohan Dennis

BMCko txirrindulariak egin du denborarik onena Frantziako Tourreko lehen etapan, eta hark jantzi du maillot horia.

Rohan Dennis, helmugara iristen. BAS CZERWINSKI / EFE
2015eko uztailaren 4a
10:20
Entzun

Sorpresa batekin hasi da  2015eko Frantziako Tourra. Faborito guztien aurretik, Rohan Dennis BMC taldeko txirrindularia izan da azkarrena Utrechteko erlojupekoan. Hura izan da ia hamalau kilometroko ibilbidea egiteko hamabost minutu baino gutxiago behar izan dituen bakarra (14:56).

Bost segundora helmugaratu da Tony Martin, eta seira Fabian Cancellara. Tom Dumoulin izan da laugarrena, zortzi segundora. Jonathan Castroviejo izan da euskal txirrindularien artean azkarrena, seigarren postuan sailkatuta. Thibaut Pinot izan da onena podiumerako lehian.

Utrecht eta Zelande artekoa izango da bigarren etapa; 166 kilometro egingo dituzte txirrindulariek, mendaterik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.