FRANTZIAKO TOURRA

Fabian Cancellarak irabazi du lehendabiziko erlojupekoa

Cancellarak 7.13 minutuko denbora egin du. Bigarren sailkatu da Bradley Wiggins zazpi segundora, eta denbora berarekin hirugarren Chavanel. Liejan egin da aitzin-etapa. Gorka Verdugo Euskaltel-Euskadiko txirrindularia lurrera erori da, eta erietxe batera eraman dute. 

2012ko ekainaren 30a
18:00
Entzun

Fabian Cancellarak (RadioShack-Nissan) irabazi du gaur Frantziako Tourreko aitzin-etapa. Erakustaldia eman du, eta 7.13 minutuko denbora egin du. Bigarren sailkatu da Bradley Wiggins (Sky) zazpi segundora, eta denbora berarekin hirugarren Sylvain Chavanel (Omega Pharma-QuickStep).

Orain zortzi urte bezala Liejako kaleetan barrena egin da aitzin-etapa. Cancellarak irabazi zuen orduan ere, Lance Armstrongi bi segundo aterata. 

Ibilbidean, Gorka Verdugo Euskaltel-Euskadiko txirrindularia lurrera erori da, eta erietxe batera eraman dute. Biribilgune batean izan du ezbeharra, pedalei eragiten ari zela lurra jo du eta lurrera erori da. 

Bihar korrituko dute itzuliko lehen etapa: Lieja-Seraing (198 kilometro). 

Orain arteko etapak

- Aitzin-etapa: Lieja (erlojupekoa). Irabazlea: Fabian Cancella. Liderra: Fabian Cancella.
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.