Helmugarako bi kilometro falta zirenean jo du erasoa Aruk eta bakarrik iritsi da. Bere mugimenduak zalaparta sortu du tropelean. Daniel Martin (Quick-Step Floors), bigarrenari 16 segundo atera dizkio-eta 20 Chris Froome hirugarren sailkatuari. Hala ere, Froome da lider berria sailkapen nagusian. Hura izan da onena faboritoen artean. Aldiz, gehien sufritu duena Nairo Quintana (Movistar) izan da, 34 segundora iritsi baita helmugara.
Frantziako Tourreko bosgarren etapa Vittelen hasi eta La planche de belles filles mendatean bukatu da, Vosgeen mendilerroan. Guztira, 160 kilometro egin dituzte txirrindulariek, eta hirugarren mailako mendate bat eta amaierako lehen mailako mendatea zituzten ibilbidean. Philippe Gilbert (Quick-Step Floors), Jan Bakelants (Ag2r La Mondiale), Pierre-Luc Perichon (Fortuneo-Vital Concept), Thomas Voeckler (Direct Energie) eta Dylan Van Baarle (Cannondale) txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia. Zortzi kilometro falta zirenean, Gilbert eta Bakelants geratu dira lasterketa buruan, baina, Sky taldeak jarri duen erritmo biziaren ondorioz, berehala irentsi dituzte.
Bosgarren etapa
1. Fabio Aru (Ast) 3.44.06
2. Daniel Martin (Quick) 16ra
3. Chris Froome (Sky 20ra
4. Richie Porte(BMC) d.b.
5. Romain Bardet (Agr2) 24ra
6. Simon Yates (Orica) 26ra
7. Rigoberto Uran (CDT) d.b.
8. Alberto Contador (Trek) d.b.
9. Nairo Quintana(Movistar) 34ra
10. Geraint Thomas (Sky) 40ra
Salkapen nagusia
1. Chris Froome (Sky) 10.00.31
2. Geraint Thomas (Sky) 12ra
3. Fabio Aru (Astana) 14ra
4. Daniel Martin (Quick)) 25era
5. Richie Porte (BMC) 39ra
6. Simon Yates (Orica) 43ra
7. Romain Bardet (AG2r) 30era
8. Alberto Contador Trek) 52ra