FABORITOAK, INDARTSU
Ez zen ezustekorik izan atzo Dohan, Maistren Kopako lehen jardunaldian. Caroline Wozniacki eta Vera Zvonareva lehen eta bigarren zerrendaburuek aise irabazi zieten Elena Dementievari (6-1 eta 6-1) eta Jelena Jankovici (6-3 eta 6-0). Beste partidan, Samantha Stosur 6-4 eta 6-4 gailendu zitzaion Francesca Schiavoneri. Argazkian, Wozniacki, garaipena ospatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu