Faboritoek bide laua izango dute Txapeldunen Ligako lehen fasean

Bartzelona, Real Madril, Bayern Munich, PSG, Milan eta Chelsea dira titulua irabazteko hautagai nagusiak

Erredakzioa
Donostia
2012ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Faboritoek ez lukete arazorik izan behar Txapeldunen Ligako lehen fasean aurrera egiteko. Urtero multzoren bat nabarmendu ohi da, gainerakoak baino indartsuagoa izaten delako, baina aurten ezin daiteke halakorik esan. Atzo egin zen zozketa, Monakon, eta talde sendoenei lagundu zien. D multzoa da, akaso, gogorrena, baina Real Madrilek eta Manchester Cityk ez lukete sufritu beharko Ajax eta Borussia Dortmund kanpoan uzteko.

A multzoan, PSG da indartsuena; aurtengo udan diru asko gastatu du hainbat jokalari fitxatzen. Frantziako taldea izan daiteke Txapeldunen Ligako ezustekoa. Chelsea aurreko sasoiko txapelduna da, eta hura ere saiatuko da titulua irabazten. Bayern Munichek —Javi Martinez dago han—, berriz, aurreko sasoiko arantza atera nahiko du. G multzoan, Bartzelona faboritoen tartean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.