Munduko Kopa hasi aurretik, bi faborito nagusi zeudela aipatzen zuten adituek: Alemania eta AEB. Badak, ez batek ez besteak ez dute hutsik egin lehen jardunaldian. Herenegun Alemaniak Boli Kostari 10-0 irabazi zion; bart, berriz, gogorrago lan eginda, baina AEBek ere garaipena lortu dute Australiaren aurka (3-1). Atsedenaldira berdinduta iritsi arren, bigarren zatian argi geratu da estatubatuarren nagusitasuna.
AEBak D multzoko liderrak dira orain, 3 punturekin. Multzo beste partidan 3 eta 3 berdindu dute Suediak eta Nigeriak. Partida ederra jokatu dute bi selekzioek. Suedirrak 2-0 aurretik zirela iritsi dira atsedenaldira. Afrikarrek, ordea, 2 eta 2koa lortu dute bigarren zatian; suediak aurre hartu du berriro markagailuan, baina, 87. minutuan berdintzeko gola sartu du Nigeriak.
Beste bi partida ere jokatu dira. Japonia, egungo txapeldunak, 1 eta 0 irabazi dio Suitzari. Penaltiz sartu du garaipenaren gola, 29. minutuan. Kamerun, berriz, eroso nagusitu zaio Ekuadorri: 6-0. Japonia eta Kamerun dira C multzoko buruak.
Euskal jokalarien debuta, gaur
Espainiak, historian lehen aldiz, gaur jokatuko du Munduko Kopako partida bat. 22:00etatik aurrera, Costa Rica izango du aurrez aurre. Espainiako Selekzioarekin jokatuko dute bost euskal jokalarik: Athleticeko Ainhoa Tirapu, Irene Paredes, Eli Ibarra eta Erika Vazquez, eta Bartzelonako Leire Landa.